Goienizek gaur 'Bar Bahar' filma eskainiko du Asmuberekin elkarlanean
Martxoaren 8ko ekitaldien harira, eta Goieniz zine klubaren eta Asmube elkartearen elkarlanaren ondorioz, Bar Bahar. Entre dos mundos filma ikusteko aukera izango da gaur, 21:30ean, Usurbe antzokian. Israelgo Tel Aviven bizi diren hiru emakume palesti...
Hitzaldia eta irteera
Asmubek datozen egunetan beste bi ekintza ere antolatuko ditu. Asteartean, 18:30ean, Agipaseko Sara Gonzalez psikologoak eta Amaia Gomez abokatuak hitzaldia egingo dute udaletxean: Dibortzio osasuntsu bat, arlo juridikoak eta psikologikoak.
Apirilaren 6an, berriz, Pasaiara egingo dute irteera kulturala San Joan baleontzia ikustera. Autobusez joango dira, 10:00-etan tren geltokitik. Ondoren bazkaria egingo dute. Izena eman behar da Asmuben; bazkideek 20 euro eta gainerakoek 23 ordaindu behar dute.