Sarek diru bilketa egingo du Beasainen eta Seguran
Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde lan egiten duen Sare Herritarrak taldeak diru bilketa egingo du datozen egunetan Beasainen eta Seguran. Hilean 10 euroko ekarpena egingo duten herritarrak biltzea dute helburu. Beasainen, gaur...
Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde lan egiten duen Sare Herritarrak taldeak diru bilketa egingo du datozen egunetan Beasainen eta Seguran. Hilean 10 euroko ekarpena egingo duten herritarrak biltzea dute helburu. Beasainen, gaur eta bihar jarriko dituzte mahaiak, 19:00etatik 21:00etara; Seguran, berriz, igandean, 10:00etatik aurrera, landare azokan. Sare taldea egoera ekonomiko larrian dago, 2015etik 104.000 euro «bahituta» baititu.