Areto futbol txapelketa bigarren fasean sartu da
KIROLA // Areto futbol txapelketako ligaxka bukatuta, apirilean zehar jokatuko dute 2. fasea, multzoka eta hiru jardunalditan banatuta. 8 taldek lortu dute 2. faserako sailkapena: Los Chicos DM, Jazpana, Arane, Zintzharri, Zulo, Garaitezinak, Rhusbi ...
Areto futbol txapelketako ligaxka bukatuta, apirilean zehar jokatuko dute 2. fasea, multzoka eta hiru jardunalditan banatuta. 8 taldek lortu dute 2. faserako sailkapena: Los Chicos DM, Jazpana, Arane, Zintzharri, Zulo, Garaitezinak, Rhusbi Kattalin eta Jumanji. Launa taldeko bi multzotan banatuko dira taldeak, eta hiruna partida jokatu beharko dituzte elkarren aurka. Final erdiak, berriz, maiatzaren 6an eta 13an jokatuko dituzte, multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuen artean. Finala, maiatzaren 29an izango da.