ButaK 21 zineklubaren saio berezia, larunbatean
ZUMARRAGA // Zineklubak Milk dokumentala emango du larunbatean, 11:00etan, Zelai Arizti aretoan. Amatasunari eta kontziliazioari buruzko lan bat da. Ekitaldian Josune Muñoz eta Arantxa Perez de Arenaza adituek parte hartuko dute.