Euskal derbia Ampo eta Gernikaren artean Altamiran
ORDIZIA // Euskal derbia jokatuko dute Ampo Ordiziak eta Bizkaia Gernika taldeek, bihar larunbata, Altamiran 16:00etan. Azaroaren erdialdean neurtu zituzten indarrak bi talde euskaldunek eta bizkaitarrak izan ziren garaile, 24-16. Biharkoan, Ampo itxur...
Euskal derbia jokatuko dute Ampo Ordiziak eta Bizkaia Gernika taldeek, bihar, 16:00etan, Altamira zelaian. Azaroaren erdialdean neurtu zituzten indarrak bi talde euskaldunek eta bizkaitarrak izan ziren garaile, 24-16. Biharkoan, Ampo itxura ona ematen saiatuko da etxeko zaleen aurrean eta garaipena eskuratzeko ahalegin guztiak egingo ditu.
Lau jardunaldi besterik ez dira gelditzen Ohorezko Mailako liga denboraldia bukatzeko, eta Ampo Ordizia 7. postuan dago, 46 punturekin. Play Offetarako sailkapena gertu du beraz, Santanderreko Independiente taldea puntu bakarreko aldearekin baitu gainetik sailkapenean. Biharko derbia eta datozen hiru jardunaldiak erabakigarriak izango dira beraz goierritarrentzat.
AMPO babeslearen etxean bisitan
Idiazabalgo AMPO kooperatiba Ordizia errugbi klubeko lehen taldearen babesle nagusia da, eta taldeko ordezkariak eta hainbat jokalari, AMPOren lantegian izan dira aste honetan, bisitan. Lantegiaren ekoizpen prozesua eta produktuak ezagutzeko aukera izan dute, eta beste behin, esker ona agertu diote kooperatibari taldeari ematen dion babesagatik.