Goierri Eskolak goi mailako formakuntza zikloen azoka egingo du gaur
Goierri Eskolako Formakuntza Zikloen Azoka egingo dute gaur. Bigarren mailakoek aste honetan amaitzen dute ikasturtea eta orain praktiketan hastea tokatzen zaie. Amaiera emateko, proiektuen aurkezpena egingo dute eskolako ikasle guztientzat, Lanbide He...
Ekimen berria da eta ikasleek beste zikloetan egiten dena, ikuspegi zabalago batekin ezagutzera ematea da helburua, bai titulazioen inguruan eta baita lanbide edota profesioen inguruan.
Formakuntza Zikloen Azoka ikasturte bukaerako ekintzen egitarauaren baitan sartzen da. Proiektuen aurkezpenaren os-tean, berriz, kirolak hartuko du protagonismoa; Olinpiaden finalak jokatuko dituzte, asteotako futbol, sokatira eta mus txapelketei itxiera emanez.