Hiru borrokaldi egin ditu; bat gutxigatik galdu, beste bat irabazi eta azkena galdu egin du. Odriozolak egindako lana laudorioz bete dute atzerriko zaleek nahiz Espainiako hautatzaileakBilboko aireportuan hegazkina hartu eta Atenas (Grezia) bidean jarr...
Bilboko aireportuan hegazkina hartu eta Atenas (Grezia) bidean jarri zen martxoaren 15ean Jon Odriozola jiu jitsu borrokalari legazpiar gaztea Jose Manuel Paternain eta Asier Berasategi entrenatzaileekin. Atenasen jokatzen zen mundu mailako 18 urtez azpiko jiu jitsu txapelketa. Odriozola 60 kilo azpikoen kategorian lehiatzeko prest zegoen. Atenaseko kiroldegiko 8. tatamian ekin zien borrokaldiei. Hiru egin zituen denera. Guztietan senior mailako puntako jiu jitsu borrokalarien pare aritu zela dio Asier Berasategi entrenatzaileak. Bederatzigarren postua eginda itzuli zen Legazpira.
Lehen borrokaldian Athanasios Zantiotis greziarraren kontra aritu zen. Borrokaldiak iraun zuen hiru minutuetan arerioaren erasoei gogor eutsi zien eta puntuak lortzeko aukera guztiak baliatu zituen. Galdu egin zuen, baina alderik txikienarekin irabazi zion greziarrak.
Bigarren borrokaldia gozoagoa izan zen. Arerioa txinatarra izan zen, Ssu-Cheng Pan. Odriozolaren antza handia zuen haren borroka egiteko erak. Markagailuan aurrea atera zion legazpiarrak, baita eutsi ere. Borrokaldia irabazi zuen.
Hirugarrenean aidanez
Marco Difeo italiarra izan zen azkeneko borrokaldiko arerioa, «areriorik gogorrena» Berasategiren hitzetan. Hanketan bizkortasun gehiagokoa zen italiarra eta Odriozolak itzelezko lana egin behar izan zuen tatami gainean. Gogor ekinda ere, ezinezkoa egin zitzaion puntuak markatzea. Bere lana burutu ezinda, italiarrak aurrea hartu zion markagailuan eta Odriozolak amorerik eman ez zuen arren, irabazi egin zion Difeok. Borrokaldi horretan munduko txapelketatik kanpo geratu zen.
Zaleek biziki animatu zuten legazpiarra. Ez soilik espainiar taldearen alde zeuden zaleak, bulgariarrek, frantsesek, alemaniarrek eta errusiarrek ere Odriozolaren alde egin zutela nabarmendu du Berasategik: «Borrokaldia amaitzean jatorri uga- ritako zale askok zoriondu zuten Jon eta lorez bete zuten Jonek tatami gainean borrokaldi bakoitzean egindako lana». Areago, txapelketako jiu jitsu borrokalari guztien artean atentzioa eman ziela esan zioten, «Bere jarrera puntako senior borrokalarien mailan jarri zuten», dio Berasategik. Javier Garcia Espainiako hautatzaileak berretsi egin zituen laudorioak.
Jon Odriozola beraren hitzetan, «sekulako esperientzia izan da niretzat. Gozatu egin dut Atenasen eta han ikasitakoak etorkizuneko txapelketak prestatzen lagunduko didate, hala maila nazionalean nola nazioarte-koan».
Legazpiko Judo taldekoak eta Zumarragako jiu jitsu taldeko kideak ere harro baino harroago daude Odriozolaren lanarekin.