Tobera eskolak astelehenean hasiko du hamabostaldia
GOIERRI // Tobera Musika Eskolak astelehenean ekingo dio Musika Hamabostaldiari. Musika hizkuntzako taldeak ate irekien saioa egingo du Aitxurin; talde bat 12:30ean sartuko da eta bigarrena 13:45ean. Asteartean, berriz, gitarra, trikitixa eta perkusio ...
GOIERRI // Tobera Musika Eskolak astelehenean ekingo dio Musika Hamabostaldiari. Musika hizkuntzako taldeak ate irekien saioa egingo du Aitxurin; talde bat 12:30ean sartuko da eta bigarrena 13:45ean. Asteartean, berriz, gitarra, trikitixa eta perkusio ikasleen entzunaldia izango da, 18:30ean, kultur etxean. Ostegunean, Lasarte-Orian joko dute, bertako bandarekin batera. Eta igandean, kalejira egingo dute Seguran, 12:00etan.