Oroigarriak banatu dituzte taldearen ibilbidean mugarri izan diren pertsonen artean, baita arerio izan dituzten taldeen artean ere
La Salleko fraideak oroigarria eskuetan
Beasaingo Kirolaren Lagunak (BKL) elkarteko egungo eta garai bateko kideak Salbatoreh jatetxean elkartu dira gaur, klubaren 50. urtemuga ospatzeko ekitaldien barruan. Lagunarteko bazkariaren ondoren, taldearen historiari errepasoa egiten dion bideoa jarri dute, eta segidan, oroigarriak banatu dituzte.
Taldearen ibilbidean historia egin duten kideei oroigarri bana eman dizkiete: La Salleko fraide Manuel Udabe eta Andres Etxezarreta, CAFeko Gil de San Vicente, taldea martxan jarri zuen Eustasio Lopez eta Javier Hervas, entrenadore lanetan aritutako Enrique Aranburu eta taldean ibilbide luzea egin duen Jesus Mari Mateos. Jarraian, saskibaloi kantxatan arerio izan dituzten inguruko taldeetako ordezkariei oroigarri txikiagoa eman diete: Azpeitia, Legazpi, Urretxu, Ordizia. Baskoniako ordezkariek eta federaziokoek ere jaso dute oroigarria. Aldizkari bat ondu dute taldearen historiarekin eta bazkalostean salgai jarri dute.
BKL elkarteak saritutako pertsona eta elkarteak
· Jesus Mari Mateos
· Eustasio Lopez
· Javier Hervas
· Javier San Vicente (CAF)
· Iraurgi ISB
· Andraitz KE
· Ordizia KE
· Baskonia
· Gipuzkoako Saskibaloi Federazioa
· Euskal Saskibaloi Federazioa
Ez ziren azaldu
· Gipuzkoako foru aldundia
· Goierri Saskibaloi Ttaldea (Urretxu)