Korrikaren 5. edizioa Lazkaoko herrigunera iristen, 1987ko argazkian. // Argazkia: AEK
Aurten 20. edizioa beteko du Korrikak, eta Goierriko Hitzan, edizio berezi bat prestatzen ari gara. 1980an egin zen Korrika aurrenekoz, eta ordutik hona egindako edizio guztien Goierriko argazkiak bildu nahi ditugu. Horregatik, zugana jotzen dugu irakurle. Korrikako argazki zaharrik bazenu, batez ere 80ko eta 90eko hamarkadetakoak, bidali
goierri@hitza.eus webgunera, argazkiaren herria eta urtea zehaztuz. Publikatzen badugu, egilearen edo argazkia utzi digunaren izen-abizenekin jarriko dugu. Eskerrik asko!!
-
-
Korrika Urretxun, 1987an (AEK)
-
-
Korrika Zumarragan, 1991n (G.Aranburu)
-
-
Korrika Ormaiztegin, 1991n (A.Elortza)