Itsasondoko Udalak lur sailak erosteko deialdia egin du
Itsasondoko Udalak deialdia egin du lur sailak erosteko. Murumendiko igarobide ekologikoa indartzeko eta paisaia egokitzeko proiektua gauzatzeko helburua da arrazoia. Eskaintzak edo parte-hartzeko eskabideak aurkezteko epea, apirilaren 7ra bitarte egon...
Itsasondoko Udalak deialdia egin du lur sailak erosteko. Murumendiko igarobide ekologikoa indartzeko eta paisaia egokitzeko proiektua gauzatzeko helburua da arrazoia. Eskaintzak edo parte-hartzeko eskabideak aurkezteko epea, apirilaren 7ra bitarte egongo da zabalik, udaletxeko bulego orduetan. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko moduak ondorengoak dira: Itsasondoko udaletxean bertan eskatuta edota 943 88 11 70 telefonora deituta.