Korrikako abestiak eta Oianguko BTT proba gaur, Goierrira GHiltza saioan
Goierriko Hitzak eta Goierri Telebistak elkarlanean egiten duten Goierrira GHiltza saioak martxoko atala estreinatuko du gaur. Bihar Otxandiotik abiatuko den 20. Korrikari erreferentzia eginez, Korrikaren orain arteko edizioei errepasoa egin die Tere Madinabeitiak, Aitor Furundarenaren eta Burrunbazale txarangaren laguntzarekin. Ariane Vierbücher berriz, Oianguko BTT proba antolatzen ari diren ordiziarrekin izan da. Ikusleek bidalitako argazkien atala ere ez da faltako, hil honetan, sari eta guzti, gainera. Saioa gaur gaueko 22:00etan emitituko du Goierri Telebistak, eta bihartik aurrera, ikusgai izango da goierri.hitza.eus eta gitb.eus webguneetan.