Bihar hasiko da pilota txapelketa herrikoia, hemezortzi bikoterekin
Beasaingo federatu gabeko pilotarientzako binakako txapelketa herrikoia bihar jarriko dute martxan. Hemezortzi bikotek eta 36 pilotarik hartuko dute parte. Bi taldeetan banatu dituzte pilotariak, eta talde bakoitzeko irabazleek jokatuko dute finala, ...
Beasaingo federatu gabeko pilotarientzako binakako txapelketa herrikoia bihar jarriko dute martxan. Hemezortzi bikotek eta 36 pilotarik hartuko dute parte. Bi taldeetan banatu dituzte pilotariak, eta talde bakoitzeko irabazleek jokatuko dute finala, festetako lehenengo igandean.
Gernika pasealekuko pilotalekuan jokatuko dira partidak; ostiraletan 19:00etatik aurrera eta igandeetan 17:00etatik aurrera. Egun bakoitzean launa partida jokatuko dira.
Lehenengo jardunaldiko partidak ondorengoak dira:
BIHAR:
- Odin-Murua / Beñat-Koldo
- Ando-Saltxa / Txani-Xegone
- Urte-Unaito / Liza- Urdan
- Muñoz-Urko / Julen Anartz.
IGANDEAN:
- Martxel-Alex / Imanol-Asier
- Beñat-Mosu / Antton-Ander
- Diez-Larra / Pitto-Santi
- Kuman-Salinas / Termi-Topazioa
Orma-Ander G eta Azur-Aitor E. bikoteek atsedena izango dute lehenengo jardunaldian.