Goierrira GHiltza: Martxoko saioa ikusgai
https://vimeo.com/210577426
Goierrira GHiltza telebista saioaren 4. atala, martxokoa, ikusgai da dagoeneko. Gaur bertan abiatuko den 20. Korrika izango da gai nagusietako bat, erreportaje berezi batekin. Izan ere, Tere Madinabeitia kazetaria, Aitor Furundarena musikariarekin eta Burrunbazale txarangakoekin izan da, musikaren bidez, Korrikaren historiari errepasoa egiteko.
Ariane Vierbücher berriz, Oianguko BTT proba antolatzen ari den gazte talde batekin izan da. Ikusleek bidalitako Goierriko txokoen argazkien atala ere ez da faltako, hil honetan, sari eta guzti.
Irakurleek bidalitako argazkien atala ere ez da faltako. Hil honetan, gainera, sari eder bat zozkatu dugu parte-hartzaileen artean, eta Jon Mendizabal ordiziarra izan da irabazlea. On egin!