Asteburuan Udaberri txapelketako finalak jokatu ziren. Zegamako ordezkariek nagusien mailako bi final jokatu zituzten eta bietan garaile suertatu ziren. Hirugarren mailan, Azurmendi eta Suarezek 22 eta 20 irabazi zieten Alegiko Intxurre taldekoei. Lehe...
Asteburuan Udaberri txapelketako finalak jokatu ziren. Zegamako ordezkariek nagusien mailako bi final jokatu zituzten eta bietan garaile suertatu ziren. Hirugarren mailan, Azurmendi eta Suarezek 22 eta 20 irabazi zieten Alegiko Intxurre taldekoei. Lehen mailan, berriz, Matxinandiarena eta Elizegik 22 eta 11 irabazi zieten azkoitiarrei. Argazkian Matxinandiarena, Suarez eta Elizegi ageri dira.