Lazkao Txiki zena oroituko dute, afari eta ekitaldi banatan
Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki bertsolaria hil zela 24 urte beteko dira, astelehenean. Urteroko ohituran, haren omenez Lazkao Txiki Gogoan ekitaldia antolatu dute Lazkaoko zenbait elkartek: Gerriko, Lazkao Txiki Musika Eskola, Oin-Arin dantza taldea, ...
Dantza, musika, abestiak eta bertsoak izango dira, baita Aurtizko joaldunak kalerik kale ere.
Bertso-afaria gaur, Lartxain
Bertsolariaren jaiolekutik hurbil, Lazkaomendiko Lartxai elkartean, bertso afaria izango da, gaur, bestetik. Nerea Ibartzabal markinarra eta Unai Mendizabal zizurkildarra ariko dira. Afaria 20:30ean hasiko dira. Ondoren, saioa entzuteko sarrera libre izango da.