Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki bertsolaria hil zela 24 urte beteko dira, astelehenean. Urteroko ohituran, haren omenez Lazkao Txiki Gogoan ekitaldia antolatu dute Lazkaoko zenbait elkartek: Gerriko, Lazkao Txiki Musika Eskola, Oin-Arin dantza taldea, ...
Joxe Migel Iztueta
Lazkao Txiki bertsolaria hil zela 24 urte beteko dira, astelehenean. Urteroko ohituran, haren omenez Lazkao Txiki Gogoan ekitaldia antolatu dute Lazkaoko zenbait elkartek: Gerriko, Lazkao Txiki Musika Eskola, Oin-Arin dantza taldea, Goierriko Bertso Eskola eta udalak. Igandean 12:30ean izango da, Lazkao Txikiren izena duen eta estatua dagoen Zelaian.
Dantza, musika, abestiak eta bertsoak izango dira, baita Aurtizko joaldunak kalerik kale ere.
Bertso-afaria gaur, Lartxain
Bertsolariaren jaiolekutik hurbil, Lazkaomendiko Lartxai elkartean, bertso afaria izango da, gaur, bestetik. Nerea Ibartzabal markinarra eta Unai Mendizabal zizurkildarra ariko dira. Afaria 20:30ean hasiko dira. Ondoren, saioa entzuteko sarrera libre izango da.