Presoak etxera gerturatzearen alde, kontzentrazioa
URRETXU // Gaur, hileko azken ostirala izanik, euskal presoak Euskal Herrira ekartzearen aldeko kontzentrazioa egingo dute. Ekitaldia Urretxu eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan izango da, 20:00etan. Kontzentrazioa Etxerat elkarteak deitu du. Ur...
URRETXU // Gaur, hileko azken ostirala izanik, euskal presoak Euskal Herrira ekartzearen aldeko kontzentrazioa egingo dute. Ekitaldia Urretxu eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan izango da, 20:00etan. Kontzentrazioa Etxerat elkarteak deitu du. Urretxu eta Zumarragako lau preso daude Espainia eta Frantziako kartzeletan: Ainhoa Barbarin, Xabier Zabalo, Ismael Berasategi eta Joseba Segurola.