Ampok 13 milioi euro inbertituko ditu Indian lantegi berria egiteko
Ampo 2009. urtetik dago Indian, baina orain, tamaina handiagoko balbulak ekoitzi nahi dituzte. Apirilean amaituko dituzte lantegiko obrak eta ekainean inauguratuko duteIdiazabalgo Ampo kooperatibak beste pauso bat emango du nazioartean zabaltzeko ahale...
Ampo 2009. urtetik dago Indian, baina orain, tamaina handiagoko balbulak ekoitzi nahi dituzte. Apirilean amaituko dituzte lantegiko obrak eta ekainean inauguratuko dute
Idiazabalgo Ampo kooperatibak beste pauso bat emango du nazioartean zabaltzeko ahalegi-nean. Indiako Coimbatore herrian 55.000 metro koadroko lantegia zabalduko du, 13 milioi euroko inbertsioa eginda. Lantegi berriarekin, «Indian tamaina handiagoko balbulak ekoizteaz gain, bertako ahalmen produktiboa» hobetu nahi du taldeak. Apirilean amaituko dituzte lantegi berriko obrak eta inaugurazio ekitaldia «ekainean izango» dela argitzen dute Ampotik.2009. urtean ekin zion Indiako ibilbideari Ampok. Hasieran, pabiloi bat alokatu zuten Coimbatoren eta 20 laguneko talde batekin hasi ziren lanean. Lantegi txiki hura asko hazi da zortzi urtean, eta gaur egun, 240 langile ditu Ampok Indian.
Lantoki berriaren obrak apirilean bukatzea espero dute, eta berehala ekingo diote balbulak produzitzeari. Gune berriak 55.000 metro karratu inguruko azalera du eta kooperatibak Idiazabalen duen balbula ekoizpenerako lantegiaren erreplika izango dela argitu dute enpresako arduradunek. Lantokiak balbulen muntaiarako instalakuntzak, proba bankuak, margoketarako instalakuntzak, bidalke- tak egiteko guneak eta bulegoak izango ditu.
Salmentak hobetzen
Petrolioaren sektorea bizitzen ari den krisiak sektorean bere eragina izan badu ere, Ampok emaitza onak izan ditu 2016. urtean. 2015arekin alderatuta, salmentek %15 egin zuten gora, eta 165 milioi euroko negozio bolumena lortu zuten. Ampo taldeak bere produkzioaren %95 bost kontinenteetara zabaltzen du, gehiena Europatik kanpora.