Aranealdetik mendi irteera egingo dute larunbatean
Larunbatean, 08:15ean Beasaingo tren geltokitik abiatuta, 11 kilometroko ibilbidea egingo dute Aranealde elkartekoek, Aizkori mendi elkartearekin eta udalarekin elkarlanean; Ikaztegietatik Ibiurko urtegira igo eta urtegiari itzulia. «Ibiur urtegira ar...
Larunbatean, 08:15ean Beasaingo tren geltokitik abiatuta, 11 kilometroko ibilbidea egingo dute Aranealde elkartekoek, Aizkori mendi elkartearekin eta udalarekin elkarlanean; Ikaztegietatik Ibiurko urtegira igo eta urtegiari itzulia. «Ibiur urtegira arte asfaltatutako bidetik joango gara. Zailtasun bakarra urtegira igotzea izango da». Irteeran parte hartzeko izena eman behar da aurrez elkartean (17:00- 19:00); bihar da azkeneko eguna.