Familia planak aukeran

Hirugarren urtez Familia Planen baitan turismo eskaintza bateratu dute Goierri garaian. Bisitariei eta bertakoei eskaini nahi diete. Aurten Lenbur batu zaie eskaintza zabalduz

Aikur_museoa

Goierri garaiko turismo eskaintza bateratua osatu dute aurtengoan Aste Santuko oporrei begira. Eskaintzaren muinean Familia Planak daude, haurrei zein gurasoei zuzendutakoak. Apirilaren 13an hasita eta 23ra arte, hainbat tailer nahiz ekintza aukeran daude bailarako turismo guneetan. Eskaintza bisitariei zuzendutakoa bada ere, Edurne Etxeberria bailarako turismo arloko buruaren hitzetan, «bertakoak ere erakarri nahi ditugu, izan ere, kanpora ez doazenak ere oporretan daude».

Urte guztian zehar egiten diren ekintzak esku-orri batean bildu dituzte. Donostiako turismo bulegora ere eraman dute, «behin baino gehiagotan joan behar izan gara handik gehiago eramateko eskatu digutelako». Orain, gainera, bailarako hoteletako ugazabekin elkartzen ari dira eskaintzaren berri izan dezaten eta ostatu hartzen duten bisitariei azaltzeko moduan egon daitezen. Ikastetxeetara ere bidali dute triptikoa.

Lehendik egiten ziren ekintzen eskaintzari Lenbur fundazioak antolatutakoak gehitu zaizkio aurtengoan. Horrenbestez, esaterako Santa Barbaran, Urretxun, egiten diren tailerrei Artzaitxo Artzaintzaren Ekomuseoan, Telleriarten, Legazpin, egiten den tailerra batuko zaie.

Eskaintza guztiaren berri izateko bailarako Antioko Turismo Bulegora deitu daiteke (943 72 2042) edota Mirandaolako bulegora (943 73 04 28).

1.205

familia. Iaz Goierri garaian Aste Santurako prestatutako familia planetako ekintzetan zein bisita gidatuetan parte hartutako familia kopurua da. Oro har, 2.650 bisitari jaso zituen bailarak.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend