Goierri Birzirik taldeak batzarra du gaur Mutiloan
MUTILOA // Goierri Birzirik Mutiloako zabortegiaren aurkako herri plataformak batzar irekia deitu du gaur arratsalderako. Egungo egoera eta egin daitezkeen ekintza berriak aztertuko dituzte. Mutiloako udaletxeko ganbaran bilduko dira 18:30ean.