Korrikak hiru kilometro egingo ditu Ezkion goizaldean
EZKIO // Goizaldeko 02:20ean udaletxe aurrean daukate hitzordua Ezkioko bizilagunek. Hiru kilometrotan lekukoa eramango dute. Aurretik afaria antolatu dute Anduagan. Korrika egin ondoren txokolate beroa eta txupitoak banatuko dituzte.