Kale Nagusia oinezko bihurtzeko lanen bigarren fasea eta Mugikortasun Plana aztertuko dituzte
Ostegunean bilduko da Agenda 21eko Foroa Legazpiko kultur etxean, 18:00etan. Bi orduko bilera egingo dute eta mugikortasuna izango dute mintzagai. Lehenengo eta behin, Kale Nagusia oinezko bihurtzeko lanen bigarren faseari helduko diote. Proiektua foroko kideekin partekatu nahi dute eta haien iritziak jaso. Legazpiko Mugikortasun Iraunkorreko Plana izango dute hizpide. Foroaren parte hartzea sustatu nahi dute planaren diseinuan eta, biharkoan, udalak kontratatutako lantalde teknikoak egiten ari den mugikortasun diagnostikoaren gako nagusiak ezagutzera eman nahi dituzte, ondoren kideen arteko eztabaida egon dadin nahi dute. Foroa irekia da.