Barry Barrezekin 20. Korrika girotzeko pintxo pote kalejira, bihar
Badator 20. Korrika Beasainera; apirilaren 8ko ordu txikietan, 02:45ean Antzizar Kiroldegitik barrena sartuko da. Dena den, bihar hasiko da herrian giroa berotzen: 19:00etan, Barry Barrezekin pintxo pote kalejira egingo dute Bideluze plazatik abiatuta....
Ostiralean, berriz, goizean Korrika Txikiak egingo dituzte Alkartasuna Lizeoko, La Salleko, Andramendi Ikastolako eta Murumendi ikastetxeko haurrek. Iluntzean, 18:30ean, buruhandiak izango dira eta 19:30ean, Zirkoreografia egingo dute Loinazko San Martin plazan.
Gauean, 21:00etan, kantu afaria egingo dute plaza azpian. Afariko txartelak salgai daude Goiztiri AEK euskaltegian, eta Antzizar, Arrano, Basakana eta Batzoki tabernetan (helduak 12 euro, haurrak 5 euro). Afalondoren, Korrika iritsi bitartean, musikak girotuko ditu kaleak. 02:00etan, Korrika aurreko beroketa saioa izango da.