'Herriko altxorra' konpontzeko auzolan jendetsua
Itsasoarrek urteroko auzolana egin dute Kizkitzan, ermita eta haren inguruak berritzeko. Azken urteetako auzolanik jendetsuena izan dela diote, eta aurreikusitako lanak egin dituztela.Kizkitzako ermita toki berezia da itsasoarrentzat. «Gure altxorra»...
Itsasoarrek urteroko auzolana egin dute Kizkitzan, ermita eta haren inguruak berritzeko. Azken urteetako auzolanik jendetsuena izan dela diote, eta aurreikusitako lanak egin dituztela.
Kizkitzako ermita toki berezia da itsasoarrentzat. «Gure altxorra» deitzen diote askok, eta zaindu ere, hala egiten dute. Urtero joaten da herritar talde bat ermita eta inguruak auzolanean txukuntzera. Iazkoak berealdiko fama hartu zuen, telebistako saio bat zela medio. Aurtengoa ordea, «azken urteetako jendetsuena» izan dela diote itsasoarrek.Eguraldiari beldurrik gabe, 55 lagun elkartu dira asteburuan, Itsasotik Kizkitzako ermitara igo eta bertan auzolanean hainbat konponketa eta berritze lan egiteko. Ermitaren kanpoaldean, pareta bat pikatu eta eskailera eta baranda konpondu zituzten. Erretegia eta haren teilatua ere berritu dituzte, baita tabernako harraska ere. Pagadian eroritako pagoa ere zatitu dute, baina euria zela eta, beste batean eramatekotan gelditu dira. Barrualdean, ate eta leiho guztiak eta leihoetako barroteak margotu dituzte eta argiak berritu.
Herrian beste lan batzuk ere egin dituzte asteburuan. Alegiako eliza ataria margotu eta lorategia zaindu, eta udal informaziorako tabloiak jarri dituzte. Eguna bukatzeko, ostatuan afari ederra egin zuten, lagun artean.