Mugikortasunari buruz arituko dira bihar Agenda 21eko Foroan
Bihar bilduko da Agenda 21eko Foroa Legazpiko kultur etxean, 18:00etan. Bi orduko bilera egingo dute eta mugikortasuna izango dute mintzagai.Lehenengo eta behin, Kale Nagusia oinezko bihurtzeko lanen bigarren faseari helduko diote. Proiektua foroko kid...
Lehenengo eta behin, Kale Nagusia oinezko bihurtzeko lanen bigarren faseari helduko diote. Proiektua foroko kideekin partekatu nahi dute eta haien iritziak jaso.
Legazpiko Mugikortasun Iraunkorreko Plana ere izango dute hizpide. Foroaren parte hartzea sustatu nahi dute planaren diseinuan eta, biharkoan, udalak kontratatutako lantalde teknikoa egiten ari den mugikortasun diagnostikoaren gako nagusiak ezagutzera eman nahi dituzte. Ondoren kideen arteko eztabaida sustatuko dute. Foroa irekia da.