Ezohiko bilkura egingo du Olaberriko Udalbatzak, gaur
OLABERRIA // Olaberriko Udalbatzak araudi bat onartuko du, gaur, ezohiko osoko bilkuran. 13:00etan izango da batzarra, udaletxean. Eraikuntzaren, urbanizazioen, jasangarritasunaren, landa lurra babestearen eta lizentzien ordenantza arau bihurtuko dute....
OLABERRIA // Olaberriko Udalbatzak araudi bat onartuko du, gaur, ezohiko osoko bilkuran. 13:00etan izango da batzarra, udaletxean. Eraikuntzaren, urbanizazioen, jasangarritasunaren, landa lurra babestearen eta lizentzien ordenantza arau bihurtuko dute. Pertsonal gaietan, ludotekako hezitzaileen eta aisialdiko begiraleen lan poltsa sortuko dute, oinarriak onartuta. Udal ludotekako langilearen lanaldia luzatu eta ordainsaria egokituko zaio, bestetik.