Legazpiko 5 eta 11 urte bitarteko haurren beharrak aztertzen ari da udala
Haurrei, gurasoei eta bestelako eragileei galdetuko diete. Diagnostikoa egin, eta haurrei lotutako politikak definitzeko asmoa dute. Lorratz elkarteak egingo du ikerketaLegazpiko Udalak 5 eta 11 urte bitarteko haurren beharrak ezagutu nahi ditu ondoren...
Haurrei, gurasoei eta bestelako eragileei galdetuko diete. Diagnostikoa egin, eta haurrei lotutako politikak definitzeko asmoa dute. Lorratz elkarteak egingo du ikerketa
Legazpiko Udalak 5 eta 11 urte bitarteko haurren beharrak ezagutu nahi ditu ondoren umeei zuzendutako politika egokienak zeintzuk izango diren definitzeko. Urtarrilean ekin zioten ikerketari eta ekainerako amaituta nahi dute. Lorratz elkarteak hartu du azterketaren lema, izan ere, Lorratzek 2004tik kudeatzen du Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua eta bertako errealitatea ezagutzen duela diote udaletik.Haurrei berauei, gurasoei eta Legazpiko bestelako eragileei galdetuko diete. Galdera horien bitartez diagnostiko bat osatu nahi dute. Honezkero amaitu dute lehenengo fasea, zeinetan marko teorikoaren diseinua egin duten idatzitako dokumentuak oinarri hartuta. Hain zuzen, aztertu dituzte: legeak haurtzaroari buruz dioena; Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sistemak (Gaztematika) haurrentzako definitzen duen Haurrentzako Zerbitzua; haurtzaroko psikologia ebolutiboa; Legazpiko haurtzaroaren argazki sozio-demografikoa; eta herrian dauden zerbitzuak, ekipamenduak eta baliabideak.
Bigarren fasea
Garatzen ari dira jada bigarren fasea. Azterketaren diseinua eta garapena egingo dute. Haurrekin eta bestelako eragileekin harremanetan jartzen hasiak dira haien beharrak zein egoera identifikatzeko. Haurren iritziak eskolen bitartez jasotzen ari dira. Gurasoen iritziak ere ikaste- txeen bidez jasoko dituzte eta beste eragileekin elkartzekoak dira; eskolak, osasun arloa, udal zerbitzuak, kirola, kultura eta aisialdian aritzen diren elkarteekin bilduko dira.
Informazio hori guztia jaso ondoren emaitzak aztertu, ondorioak atera eta txosten batean jasoko dituzte ekainerako.