Lemniskata zientzia taldeak CAFi buruzko erakusketa Lazkaon jarri du
Lemniskata Goierriko zientzia sareak Lazkaora eraman du CAF enpresaren mendeurrenean prestatu duen erakusketa. Aste honetan Lazkaoko kultur etxeko aretoan ikus daiteke.CAF, mende bat burdinbidearen zerbitzura erakusketa ostiralera arte edukiko dute Laz...
CAF, mende bat burdinbidearen zerbitzura erakusketa ostiralera arte edukiko dute Lazkaon. Hamabost oholetan jarri dute ehun urteko ibilbidea eta bilakaera. CAFen historia laburbiltzen duten 130 argazki ikusi daitezke erakusketan. Estu loturik daude CAF eta Lazkao, lurrez zati handiena udalerri horretan baitago.