Antzokian zinemarik ez da izango, Korrika eta dantza daudelako
ATAUN // Ataungo Herri Antzokian asteburu honetan ez da ohiko zinema emankizunik izango. Gaur Korrikaren festa izango da, 14:30ean Korrika Txikia San Martinen haurrentzat, Zirkorrika dantza-koreografia eta txokolatea. 18:15ean, antzerkia, 19:30ean Otso...
ATAUN // Ataungo Herri Antzokian asteburu honetan ez da ohiko zinema emankizunik izango. Gaur Korrikaren festa izango da, 14:30ean Korrika Txikia San Martinen haurrentzat, Zirkorrika dantza-koreografia eta txokolatea. 18:15ean, antzerkia, 19:30ean Otsoa taldearekin erromeria, eta 20:30ean talo jana daude. 22:30ean, Hiru Txilipurditanek falshmoba eskainiko du, eta 23:00etan, lekuko eramaile zozketa. Bihar, ataundarrak Lazkaora (Senpere) joango dira 20. Korrikara, 07:15erako. Igandean, 12:00etan, bestetik, Otsoak dantza taldeak saioa egingo du, antzokian.