Arri BKL-ko senior mutilek azkeneko partida dute bihar Antzizarren
Arri BKL-eko Bigarren Nazional mailako senior mutilek partida garrantzitsua dute bihar, 18:00-etan, Antzizar kiroldegian, Loiuko Urdanetaren aurka. Denboraldia bukatzeko lau partidaren faltan, Antzizar kiroldegian jokatuko duten azkeneko partida da, et...
Senior neskek ere, bi partidaren faltan, gertu dute Lauko Finalerako sailkapena, aurreko asteburuan zuzeneko arerioari, Astigarragari irabazi ondoren. Igandean 16:00etan jokatuko dute Antzizarren, Cafes Aitona Askatuak taldearen aurka.
Arri BKL-ko bi taldek, berriz, Lauko Finalak jokatuko dituzte bihar eta etzi. Batetik, iaz Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldunak izan ziren infantil mutilek, aurten ere lauko finala jokatuko dute Donostian. Bigarren urteko kadete mutilak lehenengo aldiz sailkatu dira Lauko Finalerako; Arrasaten jokatuko dute.