Arri BKL-ko senior mutilek azkeneko partida dute bihar Antzizarren

Arri BKL-eko Bigarren Nazional mailako senior mutilek partida garrantzitsua dute bihar, 18:00-etan, Antzizar kiroldegian, Loiuko Urdanetaren aurka. Denboraldia bukatzeko lau partidaren faltan, Antzizar kiroldegian jokatuko duten azkeneko partida da, eta orain arte bezala, jarraitzailez bete nahi dute kiroldegia, jarraitzaileen berotasuna garrantzitsua baita jokalarientzat. Denboraldi bikaina ari dira burutzen beasaindarrak eta dagoeneko matematikoki saskibaloiko Lehenengo Nazional mailara igotzeko Lauko Finala jokatzeko postua ziurtatua dute.

Senior neskek ere, bi partidaren faltan, gertu dute Lauko Finalerako sailkapena, aurreko asteburuan zuzeneko arerioari, Astigarragari irabazi ondoren. Igandean 16:00etan jokatuko dute Antzizarren, Cafes Aitona Askatuak taldearen aurka.

Arri BKL-ko bi taldek, berriz, Lauko Finalak jokatuko dituzte bihar eta etzi. Batetik, iaz Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldunak izan ziren infantil mutilek, aurten ere lauko finala jokatuko dute Donostian. Bigarren urteko kadete mutilak lehenengo aldiz sailkatu dira Lauko Finalerako; Arrasaten jokatuko dute.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend