Igandean hasiko dira ekitaldiak, Sorkundetarren komentuan egingo duten erramu bedeinkatzearekin eta meza nagusiarekin. Aste Santuko batzordeak dagoeneko prest du 300 urte baino gehiagoko tradizioa duen Segurako Aste Santuko ospakizuna. Dena den, bihar,...
Igandean hasiko dira ekitaldiak, Sorkundetarren komentuan egingo duten erramu bedeinkatzearekin eta meza nagusiarekin. Aste Santuko batzordeak dagoeneko prest du 300 urte baino gehiagoko tradizioa duen Segurako Aste Santuko ospakizuna. Dena den, bihar, Ama Jasokundearen Parrokian, 08:30ean egingo dute Aste Santuko pa-soen prestaketa. Batzordekoei herritar guztiei egin die laguntzarako deia: «Besteetan ostiraletan egiten genuen baina gazteak gerturatzeko larunbatean jarri dugu zita», dio Laureano Telleriak. San Migel ere prest dago dagoeneko; aurten, Xabier Intsaustik izango du San Migel izateko ohorea.
Ardixarran bisita gidatuak
Aste Santuko egun hauetan, bihartik hilaren 23ra, egunero egongo da irekita Ardixarra. Ostegunetik astelehenera, gainera, 11:30ean, bisita gidatuak egingo dituzte; larunbatean 17:00etan ere bai. Izena aurrez ematea komeni da (943 80 17 49).
EGITARAUA
Igandea
· 11:00. Erramu bedeinkatzea eta meza nagusia Sorkundetarren komentuan.
Osteguna
· 17:00. Azken Afariko meza parrokian. 18:15. Prozesioa.
Ostirala
· 08:00. Gurutz bidea Santa Engrazitik Sorkundetarren
komentura.
· 16:30. Jaunaren Nekaldiaren ospakizuna, Gurutzetik jaistea parrokian.
· 18:15. Prozesioa.
Larunbata
· 21:30. Meza santua Sorkundetarren komentuan.
pazko egunean
· 11:00. Meza santua Sorkundetarren komentuan.