Iker Irribarriak eskuz binakako finala jokatuko du Rezustarekin igandean Bilbon
Eskuz Binakako Txapelketaren finalean izango da Iker Irribarria Aramako gaztea, Beñat Rezusta bergararrarekin batera, eta faborito dira aurtengo txapela etxera eramateko. Bikote gipuzkoarrak, igandean, hilak 9, jokatuko du finala, Bilboko Bizkaia fro...
Martxoaren 26an Aimar Olaizola eta Alvaro Untoriaren aurka finalerdiak jokatu ondoren, 22-18 irabazi eta igandean jokatuko den finalerako pasea eskuratu zuten bi gipuzkoarrek.
Laugarren partida izango da finaleko bi bikoteek elkarren aurka jokatuko dutena. Lehenengo bietan, Bengoetxeak eta Larunbek irabazi zuten, 22-16 eta 22-21, hurrenez hurren. Finalaurrekoan, berriz, Irribarriak eta Rezustak.
Txapeldun gazteena
Buruz buruko pilota txapelketa inoiz eskuratu duen pilotari gazteena bilakatu da Irribarria. 19 urte zituen txapela jantzi zue-nean. Profesionaletako lehenengo finala jokatu eta poltsikoan sartu zuen 2016an. 13-22 irabazi zion aramarrak Urrutikoetxea txapeldun ohiari, zein baino zein gazteago eta indartsuago izanik. Lehenengo unetik erakutsi zuen Irribarriak etorkizun handiko pelotaria izango zela.