Itsasoren izaera errespetatzeko eskatu dute Batzar Nagusiek
EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Ahal Dugu-Podemos alderdiek babestu dute testua. Itsasoarren borondatea errespeta dezala eskatu diote Espainiako GobernuariGipuzkoako Batzar Nagusiek Itsasoren herri izaera errespeta dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari, ...
EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Ahal Dugu-Podemos alderdiek babestu dute testua. Itsasoarren borondatea errespeta dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Itsasoren herri izaera errespeta dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari, aste honetako osoko bilkuran onartutako adierazpenean. Bertan, Itsaso Ezkiotik «prozedura eredugarri bat medio» banandu dela diote, eta «onartezina» iruditu zaie Madrilgo gobernuak egindako esku-hartzea. Hala, errekurtsoa erretiratu dezala eta itsasoarren borondatea errespetatzeko eskatu diote, gehiengo osoz onartutako testu baten bitartez.EH Bilduk aurkeztu zuen aurreneko testua Batzar Nagusietan, nahiz eta azkenean, EAJk eta PSE-EEk egindako zuzenketak zituen testua bozkatu zuten. Testu horrek aldeko 45 botorekin ( EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Ahal Dugu-Podemosek babestu zuten) eta abstentzio batekin (PPko ordezkaria) onartutzat eman zuten.
Herritarren borondatea
Batzar Nagusietako alderdi nagusiek babestutako testuak dio Itsaso «udalerri independientea» dela eta «prozedura eredugarri bat dela medio» banandu dela Ezkiotik, indarrean dagoen «foru araudiak agindutakoa garatuz eta deitutako galdeketa bidez era demokratikoan bizilagunek adierazi duten borondatea aintzat hartuz».
Hala, Espainiako Gobernuak esku hartu izana «onartezina» dela uste dute, eta jarritako errekurtsoa bertan behera uzteko eskatu diote exekutiboari, «Itsasoko bizilagunen borondatea» errespetatuz.
Itsasoarren borondatearen aurkako pausoa izateaz gain, esku-hartze honekin, Espainiako Gobernuak duen «euskal autogobernuaren eta gure erakun-deen aurkako jarrera sistematikoa» agerian gelditu dela salatu dute, eta erakunde guztiei «gure eskubide historikoak errespetatuz» joka dezatela eskatu diete.
Itsasoarren gehiengoak galdeketa bidez Ezkiotik banatzea eta udalerri propioa osatzea onartu ondoren, aurtengo urtarrilean egin zuten Itsasoko udalbatza sortzeko ekitaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Espainiako Gobernuak erabaki horren kontrako helegitea jarri zuen pasa den hilabetean, Itsaso 5.000 biztanletik beherako herria izaki, ezin duela udalerri bezala egituratu argudiatuta.