«Udalbatzarra ahal bezain azkar deitzeko» eskatu dio oposizioak gobernuari
Ordiziako oposizioak «herritarrontzat garrantzitsuak diren gaiak jorratzen jarraitzeko» bildu beharra dagoela uste du. Plenoa ez egiteak «herritarren eskubideak urratzen» dituela dioteOrdiziako udalbatzan oposi- zioan dauden bi alderdiek, EH Bilduk...
Ordiziako oposizioak «herritarrontzat garrantzitsuak diren gaiak jorratzen jarraitzeko» bildu beharra dagoela uste du. Plenoa ez egiteak «herritarren eskubideak urratzen» dituela diote
Ordiziako udalbatzan oposi- zioan dauden bi alderdiek, EH Bilduk eta Ordizia Orainek, «udal gobernuari osoko bilkura deitu dezala» eskatu zioten atzo arratsaldean, udaletxean bertan egindako agerraldian. Udaletxean ere eskaera egin dutela jakinarazi dute bi alderdiek.Udal gobernuan ez dauden alderdiek osoko bilkura deitzea ez dela «ohikoa» onartzen dute, baina kezkatuta agertu dira «martxoari dagokion udalbatzarrerako deialdirik jaso ez» dutelako. Azkeneko aldiz, martxoaren 9an burutu zen udalbatzarra eta ez-ohikoa izan zen. Udal aurrekontuen gaia landu zen egun hartan, eta oposizioak atzera bota zuen udal gobernuak egindako proposamena.
Hori dela eta, «2016ko aurrekontuek luzatzea» erabaki zuten udal agintariek eta, ondorioz, EH Bilduk eta Ordizia Orainek, udal gobernua «herritarrontzat garrantzitsuak diren erabakiak gauzatzeko» bildu zitezen eskatu zuten. Harrezkero, hilabete pasa da eta oposizioak esandakoaren arabera, ez dute «inolako berririk» izan. Udalerriaren «garapenarekin jarraitzeko beharrezkoak diren gaiak jorratzea ezinbestekoa» dela uste dute. Herritarrekiko duten «arduragatik» deialdia egitera «behartuta» daudela adierazi zuten eta udalbatzarra ez egiteak «herritarrek udaleko organo gorenean izan dezaketen parte hartze eskubidea urratzen» duela ere gehitu zuten.
Hurrengo udalbatza
Ordiziako EH Bilduk eta Ordizia Orainek, hurrengo udalbatzarraren deialdirako ondorengo puntuak txertatzea eskatu zuten; lehenik, «2016ko aurrekontuaren likidazioa eta aurrekontuaren exekuzioaren kontu ematea». Eta bigarrenik, «gastu arruntean eta inbertsioetan kreditu aldaketak». Gastu arruntari dagokion kreditu aldaketa hauxe da: «Langileen eroste ahalmena besrreskuratzeko, Udaleko langile batzordearekin adostu bezala, %2,75eko gehikuntza egitea, 2017ko Gipuzkoako Foru Aldunditik jasoko den Fondo Foraleko ekarpenetik».
Inbertsioei dagokienez, «altxortegian geratu den 2016ko soberakinetik, zenbait inbertsiotarako partida egokitzea» eskatu zuen oposizioak; «asfaltatze lanetarako, Urdaneta eskolako berrinkuntzak egiteko eta parkeen konponketarako».
Urtero, «aurrekontuak herriko beharren arabera, nahi adina aldiz aldatzen» direla adierazi zuten EH Bilduk eta Ordizia Orainek, eta aurten «aukera izanda, plenorik ospatzen ez den bitar-tean aldaketa horiek egingo ez» direla argudiatu dute.