Denboraldiko protagonistak, 'Ur handitan' saioan
ETB1eko ‘Ur Handitan’ telebista saioak programa berezia prestatu du gaurko, orain arteko saioetan protagonista izan direnetako batzuk elkartuz. Horien artean izango da Itxaro Mendizabal, anorexia eta elikadura arazoen inguruko saioan hitz egin ondoren. Harekin batera, Mikele Grande nerabe transexuala, minbizia gainditu duen Maite Olea eta harrera aita den Xabier Euskitze ere ariko dira, Xabier Madariaga aurkezlearekin berriketan. Azpeitiako Soreasu antzokian grabaut dute saioa, eta gaur gaueko 22:15etik aurrera eskainiko dute, Euskal Telebistaren aurreneko katean.