Jesus Ginek irabazi du martxoko egutegiaren lehiaketako saria
Martxoko orrialdean agertzen den txokoa Katabera da
Legazpiko Udalaren egutegian martxoan agertzen den argazkia Kataberakoa da. Udalak antolatzen duen lehiaketan 38 erantzun jaso dituzte eta parte hartzaileen artean egindako zozketan Jesus Ginek irabazi du 50 euroko balioa duen Bertatik Bertarako otarrea. Abian da apirileko argazkiari dagokion lehiaketa. Txokoa zein den asmatu beharko dute legazpiarrek oraingoan ere.