Maiatzaren Lehenean Bilbora joateko deia egin du LABek

delegatu batzarra 2

Langileok euskal estatua: burujabetza osoa aldaketa sozialerako lemapean, maiatzaren leheneko ekitaldietan parte hartzeko deia egin du Goierriko LAB sindikatuak. Aurten, eskualde mailako protestak egin beharrean, hiriburuetan indarrak batuko dituzte, eta Goierriko langileei, Bilbora joateko deia egin diete (Iruñean eta Baionan ere izango dira mobilizazioak). Bilboko manifestazioa Zabalburu plazatik abiatuko da, 12:00etan.

LABen ustez, aurtengoa “garai berri baten atariko Maiatzaren Lehena” izan liteke, Euskal Herrian nahiz inguruko herrialdeetan izaten ari diren gertakari politikoak aintzat hartuta. Hala, “erabakitzeko eskubideak” eta “prozesu demokratikoak” izan behar dute oinarria, sindikatuaren arabera. Gainera, “estatus berriek egoera soziekonomikoa goitik behera aldatzeko ahalmen eta bitartekoak” ekarri behar dituztela diote,”gure klase interesak defendatzeko baldintza polituko eta instituzional demokratikoak”, hain zuzen ere. “Burujabetza aldarrikatzen dugu lan mundua aldatzeko eta egoera doziala iraultzeko; negoziazio kolektiborako euskal markoa bermatzeko, burujabetza euskal pentsio sistema baten alde, Euskal Herri feminista eraikitzeko, lan munduan prekatrietatearekin bukatzeko, 35 orduko lan astea eta 1.200 euroko gutxieneko soldata ziurtatzeko”.

Hori guztia dela eta, “politika instituzionalak aldatzeko mobilizazioaren bidea” indartu behar dela uste dute. “Euskal langileok garai berri baten bila goaz, langileon garaia, burujabetzaren garaia, aldaketa sozialaren garaia”. Hori guztia dela eta, “langileok Euskal Estatua” aldarrikatzeko, Maiatzaren Lehenean Bilbora joateko deia egin diote Goierriko langileriari.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend