Santanderrera bidaia antolatu du Ordizia Rugby Elkarteak iganderako

Ampo_Ordizia

Ampo Ordiziak Santanderrera bidaiatuko du,  liga erregularreko azken partida jokatzeko, igandean, hilak 23. Senor Independienteren kontra izango da eta playofferako txartela lortu dezakete bi taldeek. Horregatik, zaleen bultzada beharko da. Hala, klubak autobusa antolatu du Santanderrera joateko.

Garraioa, partidurako sarrera eta taldearekin bazkaria, 45 euroen truke helduentzat eta 25 eurotan gaztetxoentzat. Interesatuek, OREko konturen batean egin beharko dute diru sarrera, Kutxabank edo Laboral Kutxan. Bihar izango da, horretarako azkeneko eguna. Izena eta Santander hitza adierazi beharko dira. Autobusa, 08:00etan irtengo da Ordiziako Zuhaiztitik. Informazio gehiago nahi duenak info@ordiziarugby.eus epostara idatzi dezake.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend