Gabiriako jubilatuen bazkarirako izena eman liteke, astean

GABIRIA // Maiatzaren 7an ospatuko dute Gabiriako jubilatuek beren eguna. Udalak bazkaria antolatu du haientzat, aurreneko aldiz Aztiriko jatetxean. Joan behar dutenek izena eman behar dute, aurrez. Udaletxera hots egin behar da (943 88 07 34), apirilaren 24rako, astelehena. Bazkariaren aurretik meza eta Goruntz dantza taldearen saioa izango dituzte.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend