Maiatzaren 26tik ekainaren 4ra bitartean ospatuko diren Beasaingo Loinatz jaietarako kartel lehiaketara aurkeztutako lanen lehenengo aukeraketa egin dute dagoeneko epaimahaikoek; orain, berriz, herritarrei dagokie beren iritzia ematea. Maiatzaren 5era ...
Maiatzaren 26tik ekainaren 4ra bitartean ospatuko diren Beasaingo Loinatz jaietarako kartel lehiaketara aurkeztutako lanen lehenengo aukeraketa egin dute dagoeneko epaimahaikoek; orain, berriz, herritarrei dagokie beren iritzia ematea. Maiatzaren 5era arteko epea dago.
Kartel ofiziala izango dena aukeratzeko lehiaketan sei lan sailkatu dira finalerako, eta txosna batzordekoan, hiru. Guztiak
beasain.eus webgunean eta udaletxeko sarreran ikus daitezke. Gogokoenari botoa emateko bi aukera dauzkate beasaindarrek: batetik, webgunearen bidez, eta bestetik, udaletxeko sarrera nagusian dagoen buzoian fitxa beteta botata. Udalerrian erroldatutako pertsonek eta NAN dutenek hartu ahal izango dute parte.
Kartel irabazleak 600 euro jasoko ditu eta txosnetako irabazleak, birentzako afaria. 7 eta 15 urteko haurrek eta gaztetxoek ere hartu dute parte, eta atal horretako kartel irabazleen egileak 180 euro jasoko ditu eta jaietako poltsiko programan joango da.
Astelehenean bilera
Jaiekin lotuta, mozorro egunean jartzen diren haimen kokapena antolatzeko bilera deitu du udalak. Datorren astelehenean, hilaren 24an izango da, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Haimak jartzeko asmoa duten gazte guztiei dago irekia deialdia.