Pazko Bigarreneko jaia... eta hirugarrenekoa
Urretxu eta Zumarragan makina bat ekitaldi antolatu dute aste honetarako. Astelehenean Pazko Bigarreneko jaia ospatu dute Antion eta datozen egunetan haurrentzako ekitaldiak egongo dira.U rretxu eta Zumarragan makina bat ekitaldi antolatu dute aste hon...
Urretxu eta Zumarragan makina bat ekitaldi antolatu dute aste honetarako. Astelehenean Pazko Bigarreneko jaia ospatu dute Antion eta datozen egunetan haurrentzako ekitaldiak egongo dira.
U rretxu eta Zumarragan makina bat ekitaldi antolatu dute aste honetarako. Astelehe-nean Pazko Bigarreneko jaia ospatu zuten Antion eta ostirala bitartean, berriz, haurrentzako ekitaldiak egongo dira.Pazko Bigarreneko jaia Zumarragako Udalak eta Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Elkarteak antolatu zuten. Eguraldi ona lagun, jende asko elkartu zen Antion.
Hasteko, jolasak eta txokolatada egon ziren. Ondoren, bi herrietako udalbatzarkideek Andre Mariari ikustaldia egin zioten Antioko ermitan. Urteroko moduan, aizkolarien erakustaldia ere egon zen. Javier eta Julen Aranberri aita-semeak Joxe Ugarteburu eta Xabier Zalduaren aurka aritu ziren. Hiru ariketa egin zituzten: lehenengo 72 ontzakoa ebaki zuten, ondoren 60 ontzakoa eta, bukatzeko, kanaerdiko sei enbor. Hiru ariketetan Ugarteburu eta Zaldua nagusitu ziren. Ondoren, txistulariekin eta trikitilariekin erromeria egon zen.
Haurrentzako ekintzak
Pazko Bigarrenarekin bukatu ziren oporrak heldu gehienentzat, baina haurrek Pazko hirugarrena, laugarrena, bosgarrena eta seigarrena ere ospatuko dituzte. Izan ere, oporretan daude eta Urretxu eta Zumarragako udalek makina bat ekitaldi antolatu dute beraientzat.
Ostiralera bitartean tailerrak eta puzgarriak egongo dira 4 urtetik 12 urte artekoentzat eta Txiki Txokoa 2 urtetik 4 urte artekoentzat. Ekintza hauek lizeoan izango dira, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era. Egun osoko sarrerak 4 euro balio du eta saio bakoitzekoak 2,5 euro.
Gainera, Santa Barbaran tailerrak antolatu dituzte. Ostiralean erroskila tailerra egongo da eta larunbatean txotxongiloak egiten ikasiko dute. Bi tailerrak 17:00etan hasiko dira.