Santikutz jaietako herri bazkarirako txartelak salgai daude jada
Haur eta familien herri bazkarirako txartelak salgai egongo dira datorren igandera arte, hilak 23. Txartelak Karibe Zaharrean, Kukuen eta Oilarran erosi daitezke 5 euroan. Bazkaria apirilaren 30ean izango da, 14:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Euskal ...
Bazkariaren helburua haur txikiak dituzten familiei jaietan murgiltzeko aukera ematea da. Ez da antolatzen duten lehenengo urtea eta jaiak familia giroan bizi daitezkeela erakusten dutela legazpiarrek.
Bazkarirako bi aukera daude. ohi bezala norberak eraman ahal izango du bere bazkaria; aurtengoan, ordea, beste aukera bat ere badago Saniko kuadrillak menua prestatuko duelako. Paella egingo dute San Inazio auzokoek eta hain zuzen paella hori dastatu nahi dutenek aldez aurretik erosi beharko dituzte txartelak. Postrea ere jarriko dute Saniko kuadrillakoek, edariak eta bazkal ondoreneko bestelakoak bakoitzak eskuratu beharko ditu. Legazpiko Udalak mahaiak, aulkiak eta ondoren dena txukun uzteko edukiontziak eskura utziko ditu.
Egitarau zabalagoa
Haur eta gaztetxoen Bola Txapelketarekin ekingo diote egunari, eguerdian musika nonahi jarriko dute Elutxa txarangak zein Legazpiko Musika Bandak eta bazkalostean pailazoak nahiz buruhandi eta erraldoien kalejira ere izango dira.