Ampo Ordiziak play offetarako azken aukera du larunbatean

Bathco__Ampo_Ordizia

Arre edo so, zirt edo zart egiteko garaia iritsi zaio Ampori. Sailkapenean bi puntura du Senor Independiente, eta harekin batera, play offetarako aukera emango liokeen seigarren postua. Larunbatean elkarren aurka jokatuko dute bi taldeek, Santanderren. Ordiziatik autobusa antolatu dute zaleak taldea animatzera joan daitezen, eta final kutsuko partida espero da.

Ez dago bidezidorrik. Irabaztea beste erremediorik ez zaio gelditzen Ordiziako taldeari. Badakite lan zaila dutela, baina “baikor eta itxaropenez” daude larunbaterako. Azken asteetan taldeak joko ona egin du, eta defentsan egindako lan onari esker, goiko postuetan mantentzea lortu dute. Baja ugari izango ditu Goierriko taldeak: Julen Goia, Dani Aizpun, Iker Korta eta Unai Lasa lesiogatik; Imanol Iruarriz eta Imanol Aldanondo berriz gaixo daude, eta oraingoz zalantzan dago beraien parte-hartzea.

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend