Pirritx eta Porrotxen ikuskizunerako sarrerak, salgai
URRETXU // Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Tipi-tapa, Korrika! ikuskizuna eskainiko dute maiatzaren 7an Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Bi saio egingo dituzte: 16:30ean eta 18:30ean. Sarrerak dagoeneko salgai daude, Ederrenako tabernan, 7 euroan. Ma...
URRETXU // Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Tipi-tapa, Korrika! ikuskizuna eskainiko dute maiatzaren 7an Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Bi saio egingo dituzte: 16:30ean eta 18:30ean. Sarrerak dagoeneko salgai daude, Ederrenako tabernan, 7 euroan. Maiatzaren 6ra arte bertan egongo dira salgai. Maiatzaren 7an leihatilan salduko dituzte: 12:30etik 13:30era eta 15:30etik 17:00etara.