Urretxuko Udalak Iparragirre kaleko edukiontziak kenduko ditu
Ez dira irisgarriak, ez erabiltzaileentzat ezta zabor biltzaileentzat ere. Bizilagunek Barrenkaleko eta Elizaldeko bilketa puntuak erabili beharko dituzteUrretxuko Udalak eta Sasieta Mankomunitateak Iparragirre kaleko zabor bilketa puntua kentzea eraba...
Ez dira irisgarriak, ez erabiltzaileentzat ezta zabor biltzaileentzat ere. Bizilagunek Barrenkaleko eta Elizaldeko bilketa puntuak erabili beharko dituzte
Urretxuko Udalak eta Sasieta Mankomunitateak Iparragirre kaleko zabor bilketa puntua kentzea erabaki dute. Eliza atzean dauden edukiontziak kendu egingo dituzte, irisgarritasun arazoak daudelako eta zikinkeriarekin, usainekin eta zaratarekin arazoak sortu direlako.Arazo hau larritu egin da bosgarren edukiontzia ezartzearekin. Izan ere, edukiontziaren sarbidea elizaren ormari begira jarri behar da kamioiek hustu ahal dezaten eta adineko pertsonek eta mugikortasun arazoak dituztenek zailtasunak dituzte zaborra botatzeko. Gainera, kamioiek maniobrak egin behar dituzte Iparragirre kaleko edukiontziak husteko.
Hori guztia dela eta, bizilagunekin elkartu ondoren, udalak eta Sasietak bilketa puntu hori kentzea erabaki dute. Edukiontziak maiatzaren 2an kenduko dituzte. Alde zaharrean edukiontziak jartzeko tokirik ez dagoenez, udalak Barrenkaleko eta Elizaldeko bilketa puntuak indartuko ditu.