Atseden Tokian hitzaldia eta Logroñora irteera
SEGURA // Segurako Atseden Toki elkarteak bi ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako. Hilaren 27an, Amagoia Muruamendiarazek Memoria landu eta zaindu hitzaldia egingo du, 18:00etan, kultur etxean. Maiatzaren 4an, berriz, irteera egingo dute: Log...
SEGURA // Segurako Atseden Toki elkarteak bi ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako. Hilaren 27an, Amagoia Muruamendiarazek Memoria landu eta zaindu hitzaldia egingo du, 18:00etan, kultur etxean. Maiatzaren 4an, berriz, irteera egingo dute: Logroñon goiz pasa, Azagran bazkaria eta ondoren bingoa. 09:00etan abiatuko da autobusa plazatik. Izena eman behar da irteerarako, hilaren 27an, 19:00etatik 20:00etara, Atsedenen. 30 euro balio du irteerak.