Beteranoen saskibaloi partidak jokatuko dituzte bihar kiroldegian

BKL_ko_beteranoak

Beasaingo BKL saskibaloi taldearen 50. urteurrenaren harira hilero antolatzen ari diren ekitaldien barruan, jokalari beteranoak izango dira oraingoan protagonista. BKL-n jokatu izan duten emakumezkoek eta gizonezkoek talde bana osatu dute eta bihar, Antzizar kiroldegian egingo dute debuta.

Goizean, 12:00etan, neskek jokatuko dute, Arrasateko (Gipuzkoa) Ointxe taldeko beteranoen aurka. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 18:15era, hiru tal-deen arteko txapelketa triangularra jokatuko dute gizonezkoek: Beasain, Ordizia eta Arrasateren artean. Talde guztien arteko afariarekin bukatuko dute jardunaldia.

50. urteurrenarekin jarraituz, maiatzean ekitaldi bikoitza egingo dutela aurreratu dute BKL-koek: Fernando Romay saskibaloi jokalari ohiaren hitzaldia eta saskibaloi gala.

Arri BKL-koen partida

Arri BKL-ko taldeei dagokionez, bi partida jokatuko dituzte asteburuan: batetik, igandean, 12:30ean, 3. mailako senior mailako taldeak Aloña Mendiren aurka jokatuko du, Antzizarren, eta, bestetik, 2. Nazional mailako mutilek, Sestaon (Bizkaia) jokatuko dute, bihar, 18:00etan.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend